XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egia handia esan zuen Dukesak: flamenkoek eta mustardak, bi gauzek ematen dute min.

Eta horren ikaspidea da Luma berdinetako txoriek elkarrekin egiten dute hegan.

- Bakarrik mustarda ez dela txori bat ohartarazi zuen Alicek.

- Arrazoi duzu, beti bezala esan zuen Dukesak: nolako argitasuna daukazun gauzak tajutzeko!

- Mineral bat da, uste dut esan zuen Alicek.

- Jakina baietz esan zuen Dukesak, Alicek esaten zuen guztia onartzeko prest zirudiena ; mustarda meatze oso handi bat dago hemendik hurbil.

Eta horren ikaspidea da: nik asko jatea, zure mehatzea.

- O, badakit! oihu egin zuen Alicek azken adierazpenari kasu egin gabe, landare bat da.

Ez du ematen, baina hala da.

- Guztiz ados nago zurekin esan zuen Dukesak; eta horren ikaspidea da: izan iruditu nahi zenukeen bezala!... edo sinpleago jarri nahi baduzu... Inoiz ez imajinatu ez zarela izan zinena besteei bestelakoa irudituko zitzaiekeenaren bestelakoa izan zinena edo izan zintezkeena besteei iruditu ahalko litzaiekeenaren bestelakoa.

- Uste dut hobeto ulertuko nukeela esan zuen Alicek oso korteski idatzita izango banu: baina esaten ari zarela ezin diot segitu.

- Hori ez da ezer esan nezakeenarekin konparatuta erantzun zuen Dukesak doinu alai batez.

- Ez nekatu zeure burua, arren, hori baino luzeago esaten esan zuen Alicek.

- O, ez mintzatu nekatzeaz! esan zuen Dukesak.

Orain arte esan dudan guztia erregalatu egiten dizut.

Oso erregalu mota merkea, pentsatu zuen Alicek.

Eskerrak ez dela horrelako urtebetetze erregalurik egiten!, baina ez zen ausartu ozenki esatera.

- Berriro burutaziotan? galdetu zuen Dukesak bere kokots txiki zorrotzaren beste eztenkada batez.